XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

13. Enpresek zigorren gora-beherak erroldatzeko liburu bat eduki behar dute derrigorrez eta liburu horrek Lan Ordezkaritza Probintzialaren onikusia behar du.

Liburuan langileei ezarritako zigor guztiak idatziko dira, zigortuaren espedientean azaltzen bada zein azaltzen ez bada.

14. Enpresak bertako langileei ezar diezaizkiekeen isunen zenbatekoak, beti ere ordenantza honen arabera ezarriko direnak, Laneko Istripuen Berme Fondoan sartuko dira.

Zigortua izan denak jaso dezakeen famili babeserako saria ez da izango deskonturako aitzaki.

15. Lan Ordezkaritza Probintzialak ordenantza honetako arauak hausten dituen enpresari isuna ezarri ahal izango dio, beti ere indarrean dagoen legeriak ezarritako mugen barruan edo, berrerortze kasuetan edo egindako hutsegitearen jiteak hala eskatzen duenean, egoki iruditzen zaiona proposatu Laneko Zuzendaritza Orokorrari.

Horrelako kasuetan, aipatu zuzendaritza orokorrak, isuna jartzeaz gain, honakoa proposa diezaioke lan ministroari: egoera honetan dagoen enpresaren arduradunak enpresako buruak, zuzendariak, gerenteak edo administrazio kontseiluko kideak beren karguetatik kentzea; eta gobenuak, lan ministroaren proposamenez, agindu dezake horien behin-behineko edo behin betiko gaitasungabetzea, edota beste edozein enpresatan aipatu karguak edo antzeko beste edozein erantzunkizun betetzeko ahalmena kentzea.

1997. URTEKO OINARRIZKO ALOKAIRU TAULA ETA HIRURTEKOAK

Hileko oina- Urteko oina-

Lanbide kategoria rrizko soldata rrizko soldata Hirurtekoa

1. taldea

Sendagile espezialista 244.228 3.419.192 12.088

Sendagile egoiliarra 165.181 2.312.534 7.876

Psikologo klinikoa 223.321 3.126.494 7.876

Botikaria 223.321 3.126.494 8.055

Osasun pastorala 223.321 3.126.494 6.593

Eragile soziokulturala 223.321 3.126.494 7.876

2. taldea

O.L.T. 162.479 2.274.706 6.593

Gizarte langilea 162.479 2.274.706 7.732

Logopeda 162.479 2.274.706 7.732

Fisioterapeuta 144.239 2.019.346 6.593

Adminis. teknikaria 162.479 2.274.706 7.732

Zuzendar. idazkaria 158.571 2.219.994 5.993